Lege-ohar honek (aurrerantzean, “lege-oharra”) ARANZAZU SAren Interneteko https://aranzazu-hoteles.com atariaren (aurrerantzean “webgunea”) erabilera arautzen du. ARANZAZU SAren egoitza soziala: Federico Moyua plaza 2, Bilbo 48009 – BIZKAIA.

Legeria

Oro har, ARANZAZU SAren eta bere webguneko zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren pean daude.

Aldeek uko egiten diote espresuki legokiekeen foruari, eta Bilboko Epaitegi eta Auzitegiei men egingo diote espresuki kontratu-baldintza hauen interpretazioan edo exekuzioan sor litekeen edozein eztabaida ebazteko.

Edukia eta erabilera

Erabiltzaileak informazioa jaso du eta onartu du webgune honetan sartzeak ez duela  esan nahi ARANZAZU SArekin inolako harreman komertzialik hasiko duenik.

Webgunearen titularrak ez du bat egiten bere kolaboratzaileek webgunean emandako iritziekin. Enpresak egoki deritzen aldaketak egin ahal izango ditu webgunean, aldez aurretik inolako abisurik eman gabe. Webgunearen bidez emandako eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, baita eduki horiek aurkezteko eta zerbitzarietan kokatzeko modua ere.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webguneetako edukien jabetza intelektualaren eskubideak, haien diseinu grafikoa eta kodeak ARANZADI SArenak dira. Hortaz, debekatuta dago eduki horien erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa edo webgunearen edukiekin egin litekeen beste edozein jarduera, nahiz eta horren iturria aipatu, salbu eta ARANZAZU SAk idatziz horretarako berariazko baimena ematen badu. Enpresaren webguneetan jasotako izen komertzialak, markak eta era guztietako zeinuak haien jabeenak dira eta legeak babestuta daude.

Estekak (linkak)

ARANZAZU SAren webguneetako esteken (linken) helburu bakarra informazioa ematea da, eta ez iradokizun, gonbidapen edo gomendiorik ematea.

Konfidentzialtasuna eta datuen babesa

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak, 2016ko apirilaren 27koak, aurreikusitakoaren ondorioetarako, ARANZAZU SAk jakinarazten dio erabiltzaileari datu pertsonalen tratamendu automatizatua egingo duela. Tratamendu hori ARANZAZU SAk berak, berarentzat eta bere ardurapean sortu du, erabiltzailearekin dituen harremanak mantendu eta kudeatzeko eta hari informazioa emateko. Erabiltzaileak baldintza orokor hauek onartzen dituen unean, ARANZAZU SAk bere zerbitzuak emateko ezinbesteko dituen datuak eskatuko dizkio eta bilduko ditu.

Fitxategi eta inprimakien erregistroa

Webgunean eskainitako zerbitzu jakin batzuk eskuratzeko eta haietaz gozatzeko beharrezkoa da erregistro-inprimakia betetzea. Eskatutako datuak eman ezean edo datuak babesteko politika hau onartu ezean, erabiltzaileak ezin izango du datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetan harpidetu, izena eman edo parte hartu.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak, 2016ko apirilaren 27koak, aurreikusitakoaren ondorioetarako, jakinarazten dizugu erabiltzaile gisa izena ematean jasoko diren datu pertsonalak ARANZAZU SA (IFK: A48040034; helbidea: Federico Moyua plaza 2, Bilbo 48009 – BIZKAIA ) titularra duen fitxategi batean sartuko direla, 1720/2007 Errege Dekretuak, ekainaren 11koak, ezarritako segurtasun-neurriak beteta.

Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da berak emandako datuen egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzule bakarra, eta ARANZAZU SAk ez du horretan inolako erantzukizunik izango. Edonola ere, erabiltzaileek emandako datuak zehatzak eta egiazkoak direla eta indarrean daudela bermatzen dute, eta behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak onartzen du izena emateko edo harpidetzeko inprimakian informazio osoa eta zuzena ematea. ARANZAZU SAk ez du erantzukizunik izango berak landu ez dituen edo beste iturri bat duten informazioetan; beraz, informazio horren erabilerak eragin litzakeen kalteen erantzukizunik ere ez du bere gain hartuko. ARANZAZU SAk bere webguneetan duen informazioa eguneratu, aldatu edo kentzeko eskubidea izango du, eta informazio hori eskuratzea mugatu edo galarazi ere egin ahal izango du. ARANZAZU SAk emandako informazioaren huts, akats edo gabezien ondorioz erabiltzaileak jasan lezaken edozein kalte edo galeraren erantzukizunetatik salbuetsita geratuko da ARANZAZU SA, baldin eta informazio hori ARANZAZU SArekin zerikusirik ez duten iturrietatik badator.

Cookieak

https://aranzazu-hoteles.com webguneak ez du cookierik erabiltzen, halakotzat harturik erabiltzailearen terminalean nabigazioa errazteko kokatutako fitxategi fisikoak. Edonola ere, erabiltzaileak bere nabigatzailea horrelako fitxategien instalazioa eragozteko moduan konfiguratzeko aukera du.

Xedeak

ARANZAZU SAren xedeak erabiltzailearekin dituen harremanak mantentzea eta kudeatzea dira, baita hari informazioa ematea ere.

Adin txikikoak

Baldin eta gure zerbitzuren bat adin txikikoengana zuzenduta badago, ARANZAZU SAk guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko du adin txikikoen datu pertsonalak jasotzeko edo datuen tratamendu automatizatua egiteko.

Datuak hirugarrenei lagatzea

ARANZAZU SAk ez die erabiltzaileen daturik lagako hirugarrenei.

Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkaratzeko eskubidea erabiltzea

Zure komunikazioak bideratu eta datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu, mugatu, eraman eta aurkaratzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu Interneteko helbide honen bidez: https://aranzazu-hoteles.com, edo helbide honetara bidalitako ohiko postaren bidez: ARANZAZU SA, Erref.: RGPD, Federico Moyua plaza 2, Bilbo 48009 – BIZKAIA. Eskubide horiek erabiltzeko beharrezkoa da zure nortasuna egiaztatzea ARANZAZU SAren aurrean, nortasun-agiri nazionalaren kopia bidalita edo zuzenbidean balio duen beste edozein baliabide erabilita. Halere, zure erregistro-datuak webgunean bertan aldatu edo zuzendu ahal izango dituzu, aldez aurretik zure nortasuna egiaztatuta erabiltzailearen eta pasahitzaren bidez.

Segurtasun-neurriak

ARANZAZU SAk datu pertsonalak babesteko legez eskatutako segurtasun-maila bereganatu du, eta eskura dituen bestelako baliabide eta neurri tekniko osagarriak instalatzen saiatzen da, ARANZAZU SAri emandako datu pertsonalak galdu, oker erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta lapurtzea eragozteko. ARANZAZU SA ez da sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan interferentziak, hutsuneak, etenak, birus informatikoak, telefono-matxurak edo deskonexioak egoteagatik sortzen diren kalte edo galeren erantzulea izango, AZANZAZU SArena ez den erruagatik gertatu badira; ezta sistema elektroniko honen erabileran gerta litezkeen atzerapen edo blokeoen erantzulea, edo telefono-lineen akats edo gainkargen edo Datuak Prozesatzeko Zentroan, Internet sisteman edo bestelako sistema elektronikoetan gainkarga izatearen erantzulea, ezta hirugarren pertsonek, ARANZAZU SAren kontroletik kanpo, baimenik gabe sartu eta eragiten dituzten kalteen erantzulea ere. Dena den, erabiltzaileak kontuan izan behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.

Onartu eta baimentzea

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalak babesteko baldintzen berri jaso duela, eta onartu eta baimentzen du ARANZAZU SAk datu horien tratamendu automatizatua egitea, Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan adierazitako moduan eta helburuetarako. Atarian emandako zerbitzu batzuek baldintza partikularrak izan ditzakete, baita berariazko aurreikuspenak ere datu pertsonalen babesari dagokionez