Bilbo milioi bat biztanle baino gehiagoko metropoli baten bihotza da, Bizkaiko lurraldean.

    Hiria paisaia emankorrez inguratuta dago, baso, mendi, hondartza eta kostalde malkartsuz; horrek Bilbo helmuga ezin hobea egiten du bisitariarentzat. Garraiobide modernoek eta errepide-sareak gertuko tokietara gerturatzen du, Gasteiz eta Donostia euskal hiriburuetara, adibidez.

    Arkitektura- eta azpiegitura-proiektu handiak hiriaren hirigintza- eta ekonomia-birsorkuntzaren motor izan dira. Guggenheim Bilbao Museoa, Euskalduna Biltzar eta Musika Jauregia, Norman Foster-en Metroa, Calatravaren aireportua, Isozaki eta Cesar Pelli arkitektoek diseinatutako dorreak… Bilbon arnas daitekeen bizitasunaren adibide dira.

    bilbao guggenheim
    bilbao casco viejo
    bilbao teatro arriaga
    bilbao alhondiga
    bilbao san mames
    bilbao artxanda

    Zer ikusi:

    • Guggenheim Museoa

      Guggenheim Museoa, zalantzarik gabe, hiriko erakargune nagusia da.

    • Calatravaren zubia

      Calatravaren zubia, 1997koa eta Santiago Calatrava arkitekto espainiar ospetsuak diseinatua, Guggenheim Museoarekin batera Bilbo “berriaren” ikur bilakatu zen.

    • Euskalduna Biltzar eta Musika Jauregia

      Euskalduna Biltzar eta Musika Jauregia, Euskalduna Jauregi gisa ezagunagoa, 1999ko otsailaren 19an inauguratu zuten. Arkitektoak Federico Soriano eta Dolores Palacios dira. Bilboko itsasadarren ertzean dago eta Euskalduna Ontziolak eraikitzeko erabilitako orubeen zati bat hartzen du. Bilboko Orkestra Sinfoniko historikoaren egoitza da (BOS).

    • Alde Zaharra

      Bilboko Alde Zaharra, jatorrizko erdi aroko herria osatzen zuten zazpi kaleekin, hiriko gune bizia eta bitxia da egun. Kaleak estuak dira, oinezkoentzat gehienak, eta pintxo goxoak eta euskal sukaldaritza eskaintzen dituzten tabernaz beteta daude.

    • Zabalgunea

      Zabalgunea izeneko Bilboko auzoak Alde Zaharretik ibaiaz bestaldeko zonaldea hartzen du. Hiriari 1870ean gehitu zitzaion, izan ere ordura arte Abando izeneko herri askea baitzen. Gaur egun Zabalgunea negozioen muina da eta Bilboko gunerik kosmopolitena. Denda, taberna eta jatetxe mordoa dago.

    • Arriaga Antzokia

      Alde Zaharra eta Zabalgunea lotzen dituen zubiaren ondoan Bilboko antzokirik zaharrena dago, Arriaga Antzokia.

    • Erriberako Merkatua

      Erriberako Merkatua Alde Zaharreko hegoaldean dago, ibaiaren ertzean. 10.000 m2 dauzka eta Europako merkatu estalirik handiena da.

    • Alhondiga

      Alhondiga, hiriko eraikinik adierazgarrienetako bat da. Urte askoan hiriko ardo-biltegia izan zen eta gaur egun kultura- eta aisia-gunea da: erakusketak, kontzertuak, irakurraldiak, zinema, haurrentzako jarduerak, gimnasioa, igerilekua, liburutegia, taberna, jatetxea, etab.

    • Arte Ederretako Museoa

      Bilboko Arte Ederretako Museoa Espainia osoko museo nagusietako bat da. Zabalera kronologikoa du ezaugarri, XII. Mendetik gaur egunera arte hartzen baitu, baita ikusgai dauden arte-adierazpideen aniztasuna ere.

    • Campos Eliseos Antzokia

      Campos Eliseos Antzokiak 1902an ireki zituen ateak. Alfredo Acebal bertako arkitektoak diseinatu zuen, Jean Batiste Darroguy dekoratzaile frantsesarekin elkarlanean. Aurrealdeko arku nabarmenak etorri moriskoa du eta kanpoaldea, Darroguy-k apaindua, art nouveau estilokoa da argi eta garbi.

    • Bilboko metroa

      Bilboko metroa, Sir Norman Foster arkitektoak diseinatua. 1988an batez ere hormigoi, altzairu eta kristalez eraikia, itxura futurista du. Metrora kristalezko egitura okertuen bitartez sartzen da eta “fosterito” izenez ezagunak dira.

    • Begoñako Basilika

      Begoñako Basilika Bilboko hirigunea inguratzen duten muinoetako batean dago. 1511n eraikitzen hasi baziren ere, mende bat beranduago arte ez zuten amaitu.

    • San Mames

      San Mames, San Mameseko estadio berri gisa ezaguna, joan den 2103ko irailaren 16an ireki zituen ateak lehendabiziko aldiz. 4. Kategoriako estadio-maila du, UEFAk ematen duen handiena. 2020ko Eurokopako egoitza izango da eta 2018ko Europako Errugbi Ligako finalak hartuko ditu.

    • Artxandako begiratokiak

      Artxandako begiratokiak Bilboko bistarik onenetariko bat eskaintzen du. Bertatik Alde Zaharra, Guggenheim Museoa, Iberdrola Dorrea eta hirigunea inguratzen duten muinoak ikus daitezke.