El Bunker Taberna Pribatua

    El Bunker cocktail eta coffe break zerbitzuak emateko erabiltzen da, baita, bere ezaugarriak direla-eta, produktu-aurkezpenak egiteko ere. Cocktail formatuan 35 pertsona har ditzake gehienez.

    Hotelaren azpian ezkutatutako hormigoi armatuzko babeslekua izan zena, hamabi metro luze eta lau metro zabal, Gerra Zibileko bonbardaketetan hainbat osoko bilkura hartu zituen, lehendakaria buru zela. Gaur egun estilo ingeleseko taberna dotorea da, hoteleko beheko solairuan, egur noble, besaulki eroso eta handik igaro diren pertsonaia ospetsuen argazkiak dauzka.