Carlton hotela, Aranzazu Hoteles taldekoa, hiriaren erdigunean dagoen Federico Moyua plazan dago; Bilboko arteria garrantzitsuenetako bat da merkataritza eta negozioen arloan. Bere kokaleku estrategikoagatik, Carlton hotela aukera onena da, bai aisiako turismorako, bai negozioko turismorako.

Carlton hotelean gure bezeroak traturik pertsonalizatuena eta esklusiboena jasoko du uneoro, bai eta arreta zuzena, profesionala eta pertsonalizatua ere.

  • 12 saloi pribatu bilkurak eta banketeak egiteko, 20 eta 300 pertsona bitarteko edukierarekin (guztira, 1200 pertsona sartzen dira).
  • Room service 24 orduz, garbitegi / tindategi zerbitzua, Express garbitegia, gauza baliotsuak zaintzeko zerbitzua 24 orduz.
  • Carlton hoteleko taberna amerikarrak koktel landuak eskaintzen ditu, gustu guztiak asetzeko modukoak.
  • Carlton jatetxea, goi mailako sormen-sukaldaritza, bai euskal jatorrikoa, bai nazioartekoa.
  • Carltoneko terrazak ikuspegi ederra du Federico Moyua plazari begira.
  • Gimnasioa. Hoteleko lehen solairuan dago, eta doako zerbitzu bat da bezeroarentzat, ariketak egiteko behar den guztia eskainita. fitnessa, ariketa kardiobaskularrak, aerobikoak eta anaerobikoak. Gainera, gune hezea ere badu, lurrun-bainuak hartzeko.
  • Business Center. Lan egiteko gune bat, honako zerbitzu hauekin guztiekin, doan: PC, inprimagailua, Interneterako konexioa eta minibarra.
  • WIFI free areto guztietan.
  • Garaje pribatua.