Carlton hotelak 141 logela ditu, 6 solairutan banatuta eta kategorien arabera bereizita: estandarra, goi maila, junior suitea, suitea eta Suite Inperiala.

Zabaltasuna eta argitasuna dira guzti-guztien ezaugarri nagusiak. Doako WIFIa dago Carlton hoteleko areto guztietan. Logeletako apaindurari dagokionez, Carlton hotela elkarren artean oso desberdinak diren estiloen bidez hurbiltzen da bezeroengana, tartean luxu tradizionalena edo abangoardistena daudela.

Logela guztien artean, Suite Inperialak aipamen berezia merezi du. Suite hori bakarra da Bilbon tamaina eta ezaugarriengatik; Carlton hoteleko azken solairuan dago, eta bertako terrazatik Federico Moyua plaza ikusten da osorik. 250 metro ditu, honako areto hauetan guztietan banatuta: bi logela bikoitz, bi komun, bainugela bat, Fitness aretoa (lurrun-bainua eta guzti), sukaldea, irakurtzeko gela eta home cinemako aretoa.

Guztiz eraberrituta, etengabe eguneratzen da eta punta-puntako aurrerapen teknologikoak ditu.

Carlton hotelean zure zerbitzura jartzen dugu Bilbon ekitaldiak egiten dugun esperientzia luzea, baita zerbitzu profesional eta giro esklusibo bat ere. Leku paregabea edozein ospakizun eta elkartze ahaztezin bilakatzeko.