Carlton hotelak, gainera, bilkurak egiteko 12 areto ditu, hiru solairutan banatuta. Areto horiek zabaltasun handia eta sabai oso altuak dituzte; horrela, erabateko glamour eta zorroztasun ukitu bat emango diezu zure ekitaldiei horien dotoreziari esker. Carlton hoteleko Harreman Publikoen zerbitzuaren arreta erabilgarri dago uneoro saloi horietan. Doako WIFI zerbitzua dago guztietan.


    Hainbat edukieratako 12 areto ditugu, gauzak zeuk nahi bezala antolatzeko, zeure beharren arabera:

    • Lan-bilerak.
    • Konbentzioak.
    • Erakusketak.
    • Ospakizunak.
    • Ikastaroak eta mintegiak.
    • Desfileak.

    Eskura jarriko dizkizugu ikus-entzunezko sistema eta ekipamendurik modernoenak, bai eta janari- eta edari-zerbitzuetako karta zabal bat ere:

    • Atsedenaldi-kafeak.
    • Koktelak.
    • Lan-gosariak.
    • Lan-bazkariak.
    • Ospakizunetarako menuak.
Gure Giza Baliabideetako eta Konbentzioetako Departamentuak Bilboko Carlton Hoteleko aretoetan egiten dituzun ekitaldiek arrakasta izan dezaten lan egiten du.

Kontaktua